Erronka Garbia eta AMA 2026 Marketin Sariak

AMAn, Euskadiko Marketin Elkartean, sektore eta ingurune iraunkor bat zaintzeko konpromisua dugu. Horregatik, AMA 2026 Marketin Sariek "Erronka Garbia" ziurtagiri ofiziala jasotzeko prozesuan gaude, ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldia bermatzeko. 

Prozesu honetan, Ihoberekin batera ari gara lanean, eta helburua Ingurumen Jasangarritasuneko Plana osatzea da. Bertan, ekitaldia gauzatzean ingurumen-irizpideak integratzeko garatuko diren konpromisoak eta jarduketak jasoko dira.

Beraz, AMA 2026 Marketin Sariak ekitaldi jasangarria izan daitezen... ingurumena zaintzeko konpromisua sari hauek posible egingo dugun guztiona da! Antolatzaileena eta ekitaldira bertaratuko direnena!

Ildo horretatik, beste ekintza jasangarri batzuen artean, Bizkaia Aretoan ospatuko diren AMA 2026 Marketin Sarietara joateko dituzuen garraio aukera ugariak kontuan hartzera animatzen zaituztegu. Zehazki, metroa, tranbia, BilboBusa, Bizkaibusa eta BizkaiBizi (garraioei buruzko informazio gehiago EHUren webgunean duzue: https://www.ehu.eus/es/web/bizkaia-aretoa/nola-heldu). Eta modu honetan, gure planeta zaindu eta, aldi berean, ekitaldiaz gozatuko dugu. 

Egin ditzagun sari hauek ekitaldi kontziente, jasangarri eta talentu handikoa. 

Laster arte!

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn