Marketineko profesional garen aldetik, AMKT Espainiako Marketin Elkartearen kode etikoa sinatu dugu.
Euskadiko marketinaren eta salmenten erreferentziazko elkartea gara. Talentuaren, enpresen, profesionalen, ikasleen, erakundeen eta unibertsitatearen topagunea, marketinari eta salmentei balioa emateko, gure enpresa-sarearen hazkunde-, lehiakortasun- eta berrikuntza-palanka gisa. Aldi berean, profesionalei beren garapen profesionalean laguntzeko gaude.
Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna sustatzea, talentua garatuz eta maila estrategikoan marketina eta salmentak eraginkortasunez aplikatuz; enpresak, profesionalak, unibertsitatea eta erakundeak konektatuz.
Marketina eta salmentak sustatzen dituen Euskadiko erreferentziazko elkartea izatea, enpresa-lehiakortasunaren motor gisa.
AMAk Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ingurune akademikoan du jatorria, baita marketineko profesionalen eta merkataritza-zuzendaritzaren Alumni komunitatean ere.
Bere jatorriak EHUrekin partekatutako balioak ematen dizkio: gizarteari zerbitzu emateko bokazio argia, kalitatean, zorroztasunean eta berrikuntzan oinarritua, eta Euskadiren garapen sozial, ekonomiko eta kulturalarekiko konpromiso irmoa, iraunkortasuna, berdintasuna eta inklusioa bultzatuz, bai eta neutraltasuna eta independentzia ere.
Gure zuzendaritza-taldea Euskadin funtsezkoak diren sektoreetan jarduten idren profesionalek osatzen dute, merkatuaren premien egungo ikuspegi praktikoa bermatuz.