PesMes Marketin sariak, 2026an, azaroaren 13an izango dira, ostiralean. Beraz, AMA Marketin Elkarteak, DT Creativos-ekin batera, ekitaldia antolatzeko jardunaldiei hasiera eman dio. Hortaz, zuekin partekatu nahi ditugu urriaren 15era arte aurkeztu ditzakezuen kategoriak. Apuntatu data!
PesMes-ak tamaina guztietako erakundeei irekita daude. Hau da, EAEko ehun enpresarial ekonomikoarentzat funtsezkoak diren konpainia handiei, eta enpresa txiki eta ertainei ikusgarritasuna ematea bilatzen dugu.
Marketinaren eta salmenten esparruan jarduteko aukerak zabalak direla kontuan hartuta, garrantzitsua iruditzen zaigu PesMes-etan aurkez daitezkeen proiektu motak askotarikoak izatea. Honako kategorietan sartzen diren lanak entregatu ahal izango dira:
- Marketin industriala: Merkatu industrialetara edo B2Bra bideratutako marketin-estrategiak, konplexutasun tekniko handiko inguruneetan segmentazioa, posizionamendua, eskariaren sorrera, kanalen garapena eta fidelizazioa barne.
- Startupen marketina: Gehienez bost urteko antzinatasuna duten enpresek garatutako merkaturatze-, balidazio-, trakzio- eta hazkunde-estrategiak.
- Marketin soziala eta publikoa: Erakunde publikoen, irabazi-asmorik gabeko erakundeen edo enpresen kanpainak edo proiektuak, eragin sozial neurgarria, jokabide-aldaketa edo herritarren kontzientziazioa sortzera bideratuak.
- Komunikazioa: Komunikazio integratuko estrategiak, harreman publikoak, publizitatea, edukiak edo hedabideen kudeaketa, baldin eta eragin nabarmena izan badute publikoengan edo markaren pertzepzioan.
- Marka eta nortasuna: Marka sortzeko, birkokatzeko edo kudeatzeko proiektuak, ikusizko edo hitzezko identitatea, markaren arkitektura eta packaging, emaitza egiaztagarriekin.
- Marketin digitala: kanal digitaletan garatutako estrategiak, SEO, SEM, sare sozialak, merkataritza elektronikoa, automatizazioa, edukiak edo CRM barne, arreta berezia jarriz datuen erabilerari eta neurketari.
- Marketineko berrikuntza: gorabidean dauden teknologiak, adimen artifiziala, bezeroekiko harreman-eredu berriak edo ohiko jardunbideekiko hobekuntza kualitatiboa ekarriko duten konponbideak txertatzen dituzten ekimenak. Edozein arlotan berrikuntzak egiteko aukera ere izango dute.
- Nazioarteko marketina: Kanpoko merkatuetan sartzeko, sendotzeko edo hedatzeko planak eta ekintzak, balio-proposamena eta marketing mix-a hainbat kultura- eta lehia-testuingurutara egokituta.
- Marketineko estrategia integrala: negozio-helburuak, segmentazioa, posizionamendua, balio-proposamena eta kanal anitzeko exekuzioa modu koherentean artikulatuko dituzten plan estrategikoak, denboran neur daitezkeen emaitzekin.
- Salmenta-estrategia: Diseinu edo eraldaketa komertzialeko proiektuak, salmenta-metodologiak, ekipoen antolamendua, kanalen kudeaketa, erakartzea, fidelizazioa edo inpaktu frogatua duten salmenta-planak.
- Iraunkortasuna eta marketin arduratsua: marketinean eta merkataritza-jardueran ingurumen-, gizarte-, etika- edo gobernu-irizpide egokiak modu egiaztagarrian integratzen dituzten estrategiak, interes-taldeentzat konfiantza eta balioa sortuz.
Ekitaldiaren data hurbildu ahala, hizlariak, jarduerak eta ekitaldiaren xehetasunak iragarriko ditugu. Ez ahaztu gure Newsletterrera harpidetzea azken albisteen berri izateko!
PesMes Marketin Sariak, proiektu ezberdinen bitartez guztion artean eraikitzen dugun sektore bat baliosteko aukera dira. Zure lana ezagutu nahi dugu, Brainstorming-a hasi da!
